Nik honela egin nuen prozesua:
https://ni.eus emaila dezente ari da zabaltzen eta zerbitzu fidagarria (urtetan zehar ondo mantenduko dutena) dela iruditzen zait.
- Ni.eus email bat sortu.
- Gmail ez eman inori gehiagori, spam gisako harpidetza guztiei “unsuscribe” egin eta bertara iristen ziren emailak ni.eus-era birbideratu.
- Tutanota email bat ere sortu nuen, eta hori nire “email txarra” da. Hau da, toki arraroetan emaila eskatzen dizutenean emateko. Oso gutxitan begiratzen dut, hori ez baitiot pertsonei ematen.
Hilabete batzuez Gmail begiratzen jarraitu nuen badaezpada ere, baina bi email berri eginda (ona eta txarra) orain lehen baino hobeto nago! jejeje
Tutanotari behin lau sos eman nizkion (20€?) eta ni.eus emailarekin ohitu nintzela ikusi nuenean, urteko harpidetza egin nuen (uste dut bi urte eta gero izan zela). Domeinu bat ere ematen dizute harpidetzarekin, webgune bat sortzeko edo, baina nik ez nuen nahi nire emaila mikel@webgunea.eus izatea, eskatu nuen …@ni.eus izaten jarrai zezala nire emailak eta ez zen arazorik egon.
Besterik gabe hau partekatu nahi nuen, norbaitek kopiatu nahi badu aukera izateko, eta zerbait hobeto egin badezaket, abisatu!